Labrit, larunbatean 17:30etan

Larunbatean jokatuko dute Joseba Ezkurdiak eta Julen Retegik buruz buruko zortzirenetako partidua. Ezkurdiarentzat bigarrena da, gogoan izan behar baitugu aurreko asteburuan Merino II.ren kontra aritu zela eta 22-2ko emaitza jarri zutela markagailuan. Ezkurdiak erakustaldia egin zuen baina bere hitzetan larunbateko partidurako hori ez da kontuan hartu beharrekoa, hartan dena bere alde izan zuelako. Oraingoa oso partidu ezberdina dela dio eta bere jokua egitera irtengo dela eta gauzak ahalik eta zailenen jartzen saiatuko dela. Materialari dagokionez, aukeratu dituzten pilotak oso ezberdinak dira, bakoitzaren joku eta ezaugarrietara egokituta. Retegirenak lasaiak dira, 105,3 eta 104 gramo) eta ezkurdiarenak aldiz, azkarragoak (106,8 eta 105,5 gramo).