Herrien Arteko Txapelketa: Doneztebek Arbizu hartu zuen menpean

Guaixe 2016ko eka. 1a, 08:41
Arbizuko taldea.

Jokatutako lau partidak galdu zituzten arbizuarrek

Asteburuan Herrien Arteko Txapelketako 4. jardunaldia jokatu zen. Arbizuk Doneztebe hartu zuen Arbizuko kiroldegian. Tamalez, kantxa faktorea ez zen nahikoa izan eta jokatutako lau partidak galdu zituen Arbizuk. B multzoan Doneztebe da liderra (31 puntu). Arbizu 4.a da (23 puntu). Asteburuan Herrien Arteko Txapelketako hasierako ligaxkako 5. eta azken jardunaldia jokatuko da, eta Arbizuk Barañain izango du arerio.

Doneztebe 4 / Arbizu 0
Kimuak: Ilarregi-Agesta (Doneztebe) 18 / Imaz-Larraza (Arbizu) 10
Haurrak: Loiarte-Agirre (Doneztebe) 18 / Ganboa-Lima (Arbizu) 11
Jubenilak: Salaberria-Mariezkurrena (Doneztebe) 22 / Nazabal-Petriati (Arbizu) 3
Seniorrak: Bakaikoa-Gorriti (Doneztebe) 22 / Arruti-Agirre (Arbizu) 5