Sanferminetako lau t´erdiak ihes egin dio Ezkurdiari

Guaixe 2016ko uzt. 7a, 14:44

5 eta 15 irabazten joan eta gero, 22 eta 21 galdu du Urrutikoetxearen kontra

Sanferminetako lau t´erdiko finala jokatu dute gaur eguerdian Aspeko Joseba Ezkurdia arbizuarrak eta Asegarceko Mikel Urrutikoetxea bizkaitarrak. Katedrak Urrutikoetxea jotzen zuen faborito, baina Joseba Ezkurdia joko bikainarekin dagoenez eta Labriteko zaleen babes guztia zuenez, sorpresa ematea eta txapela janztea, horrekin amesten zuen aurrelari arbizuarrak. Eta tarte batean hala gertatuko zela zirudien.

Bi pilotarien arteko lehia ikusgarria izan da, afizioa sortzen duten horietakoa. Ezkurdia izan dalehen txanpan agintea hartu eta 5 eta 15 aurreratu dena. Txapela lortuko zuela zirudien, baina Urrutikoetxeak ez du inoiz partida galdutzat ematen eta, modu ikusgarrian, erremontatzea lortu zuen Zaratamokoak, arbizuarraren akatsak tarteko. Bihotzekoa emateko moduan zegoen Bombonera 21eko berdinketa iritsi denean. Eta, tamalez, azken tanto horretan ihes egin dio txapelak Ezkurdiari, 22 eta 21 galdu baitu. Horren eskura izanda, pena Ezkurdiak txapela jantzi ez izana.