Ezkurdiak eta Bengoetxeak gaur aukeratuko dute materiala

Guaixe 2016ko urr. 26a, 07:35
Ezkurdia eta Bengoetxea, aurretik jokatutako partida batean.

Gaur, asteazkenean, 11:30ean, Iruñeko Labrit pilotalekuan

Lau t´erdiko finalerdietara nor sailkatuko den. Hori dute jokoan, larunbatean, Joseba Ezkurdiak eta Oinatz Bengoetxeak. Bere multzotik dagoeneko Aimar Olaizolak lortu du finalerdietara sailkatzeko txartela, baina beste txartela nork eskuratuko duen larunbatean erabakiko da, Ezkurdiak eta Bengoetxeak Labriten jokatuko duten lehian. Partida erabakigarri horretarako materiala gaur aukeratuko dute, goizeko 11:30ean, Labriten.