Arruazuk hartuko du Sakanako Xake Txapelketa

Guaixe 2014ko abe. 12a, 18:49

Bihar, abenduaren 12an jokatuko da, Arruazuko herriaren etxean, 10:00etatik aurrera

Bezperan Sakanako kirolari onenen sariak banatu ondoren, Arruazuko herriaren etxeak Sakanako Xake Txapelketa hartuko du bihar, goizeko 10:00etatik aurrera. Txapelketa Mank-ek antolatu du, Zaldi Beltza Xake Taldearen eta Arruazuko Udalaren laguntzarekin. Sakanako Xake Txapelketa, aldi berean, 1.900 ELO puntutik beherako Nafarroako Txapelketa izango da.

Txapelketan parte hartzeko egunean bertan eman daiteke izena, 9:30etik aurrera (prezioa: 5 euro). Lehendabiziko hirurek saria jasoko dute, helduen eta gazteen mailan.