Frontoi ondoan sua piztu eta udalak auzatea eskainiko du: txistorra eta urdaia jateko, ardoa edateko. Beste su bat ere izanen da, haren gainean salto egin ahal izateko. Azken hori piztearekin batera, Tomas Ganboa ezkila-joleak errepika eskainiko du. Hari lagundu nahi dioten arbazuarrek ezkila-dorrera igotzeko aukera izanen dute.