Festetako kartel lehiaketa

Guaixe 2015ko eka. 19a, 13:48

Bakaikuko Kultura Batzordeak haurrei zuzendutako festetako kartel lehiaketa antolatu du. Bi maila izanen dira, 7 urtera arte bata eta 8 eta 14 urtera artekoa bestea. Kartelean ezinbestean testu hau agertu behar da: Bakaikuko festak 2015 uztailaren 23tik 27ra. Saria marrazkia festetako egitarauko azalean agertzea izanen da. Lehiaketara aurkeztutako lan guztiekin erakusketa antolatuko da festetan. Lanak gutunazal itxi batean San Joan egunean aurkeztu daitezke, opila jasotzean.