June Kintana Kluben Arteko Errege Kopan

Guaixe 2017ko urt. 31a, 08:56

Pisu-jaurtiketan seigarrena sailkatu zen bakaikoarra

Larunbatean Pista Estaliko Kluben Arteko 35. Errege Kopa jokatu zen Gallurren (Madril). Bertan estatuko atletismo klub onenek hartu zuten parte, tartean June Kintana Larraza bakaikoarraren taldea, Grupompleo Pamplona Atlético.

June Kintanak pisu-jaurtiketa proban hartu zuen parte. Ursula Ruiz izan zen txapelduna, 4 kiloko pisua 16,31 m jaurti eta gero. June Kintana 6.a sailkatu zen, pisua 11,95 m jaurtita.

Atleta guztiek egindako lana kontuan hartuta, gizonezkoetan Futbol Club Barcelona taldeak irabazi zuen kopa (90 puntu) eta Grupompleo Pamplona 4.a sailkatu zen (57 puntu). Eta, emakumezkoetan, Futbol Club Barcelona taldearendako ere izan zen kopa (89 puntu). June Kintanaren Grupompleo Pamplona 5.a sailkatu zen (44 puntu).