San Joan txiki kofradia kideen eguna

Guaixe 2015ko ira. 4a, 17:47

Bihar elkartuko dira kofradiako 30 kide inguru.

Kofradiako nagusiaren laguntzaileak gaur kofradia kideen etxez etxe ibiliko dira biharko egitarauaren berri emateko. Izan ere, bihar, 9:00etan San Juan ermitan meza izanen da. Handik aterata, 9:45ean, kofradiako nagusiaren etxean hildako kofradia kideen aldeko otoitza eginen da, Aita Gurea. Egiteko horien ondoren, 10:15 aldera, Iturraldea elkartean gosaria hartuko dute. Haren ondoren kofradia kide batzuk bertan gelditu eta musean edo hizketan ariko dira. Beste batzuk paseatzera aterako dira. Hala ere, denak, atzera ere, 17:00etan elkartuko dira, bazkaltzera. Karta joko eta hizketaldiekin joanen zaie arratsa.

San Joan Txiki kofradia
Larruzko azalak dituen bildumatan hainbat akta jasoak dituzte. 1750 urte ingurutik aktak jasoak dituzte, baina kofradiak berak 400 bat urte izanen dituela uste dute Dorraon. Zehaztasun falta horretarako arrazoia zenbait akta sute batean galdu izan zirela. Hala ere, gelditzen direnetan kaligrafia ederrak ikus daitezke.