Motxila 21 pantaila handian

Guaixe 2015ko abe. 17a, 08:47

Gaur, 20:00etan, Iruñeko Golen zineman. Aste batez ikusgai izanen da.

Nafarroako Down Sindromea Elkaretaren abaroan sortutako Motxila 21 musika taldeak duela bi urteko agorrilean Londonen bira egin zuen. Musikari ingeles autistek osatutako The Autistix taldearekin batera kontzertuak eman zituzten. Bost egunez musikaz eta laguntasunaz gozatzeko aukera izan zuten Motxila 21 taldeko kideek, tartean Aintzane (saxofoia) eta Ainhoa Lizarraga (akordeoia).

Bira haren bizipen eta abenturekin MOTXILA21 London tour. Getting down in London dokumentala osatu du Iñaki Alforjak. Aniztasuna, errespetua, laguntasuna, sormena, rocka, musika, baina batez ere pertsonak ditu hizpide dokumentalak.