Asteazkenean Ergoiena-Altsasu autobus zerbitzua

Guaixe 2010ko api. 19a, 00:00
Ergoendarrek Altsasuko azokara joan etorriak eroso egin ditzaten autobus zerbitzua eskainiko du Ergoienako Udalak. Zerbitzua maiatzaren bostean jarriko da martxan. Autobus txartelaren prezioa euro batekoa izanen da eta hamar bidaiarako baliagarria den txartela erosteko aukera ere izanen da. Txartel horiek Lizarragan (Ergoienako Udaletxean) Unanun (Mª Sol eta Fernando) eta Dorraon (Mikel Lizarraga Pueio) egonen dira salgai.               Irteera ordua    Iriste orduakUnanu        9:00etan       13:00etanDorrao        9:15ean        13:15eanLizarraga    9:30ean        13:30eanErgoienako Udalak zerbitzuari buruz argibideak emateko bilerak antolatu ditu: Lizarragan, udaletxean, bihar; Unanun, elkartean, etzi eta, Dorraon, etzidamu elkartean. Hiru herrietan ere bilerak 11:00etan izanen dira.