Gontzal Sanz azkarrena Ergoienan

Guaixe 2010ko ira. 21a, 00:00
Sakandarrak Ergoienako BiranNagusiak1.Gontzal Santz: 30:154. Antton Zelaia: 32:368. Raul Audikana: 35:369.David Trebejo: 36:2311.Mikel Ijurko: 36:5012.Israel Arbizu: 37:4018.Juantxo Azurmendi: 39:0219.Luis Flores: 39:3021.Santiago Agirre: 39:3422.Kike Aldasoro: 39:5533.Ismael Lopez de Goikoetxea: 42:1935.Patxi Arbizu: 42:3839.Aingeru Azazeta: 44:2040.Jose Maria Mercero: 45:3041.Tomas Mauleon: 45:3046.Marisa Maiza: 51:4947.Edurne Razkin: 53:45Txikiak, 8-9 urte1.Julen Alberdi2.Aratz Mariñelarena3.Mikel Olaetxea4.Mikel Gutierrez5.Pablo LakasiaTxikiak, 11-13 urte-Neskak:1.Leire Estarriaga-Mutilak:1.Iñigo Maiza2.Oihan Soto3.Mikel Agirre4.Aritz Lizarraga5.Asier Gutierrez*Oharra: antolakuntzak ez zuen korrikalarien herrien daturik jaso, eta horregatik litekeena da sakandarren bat faltatzea. Ergoienako Udalak hainbat laguntzaile eta babeslerekin antolatuta, larunbatean Ergoienako VI. Bira jokatu zen. Aurten Dorrao izan zen probaren abiapuntua eta helmuga. Eguraldiak lagunduta, giro ederra izan zen herrian: helmugan eta bidegurutzeetan jendea bildu zen korrikalariak gertu ikusi eta haiek animatzeko asmoz, eta probak eta sari emateak luze jo zutenez, arratsalde guztirako entretenimendua izan zuten Dorraon. Guztira 59 korrikalari aritu ziren, 11 txikien mailan eta gainontzekoak maila nagusian. Txikienak Dorraon barna aritu ziren, baina proba nagusian, Dorraotik aterata Unanura joan ziren, atzera ere Dorraora, segidan berriro Unanura jotzeko eta bertatik Lizarragara egiteko. Han buelta hartu zuten eta proba Dorraon despeditu zen. Korrikalarien esanetan lasterketa gogorra da Ergoienakoa, oso gorabeheratsua delako. Lasterketak eman zuenaBada, azkarrena Gontzal Sanz arabarra izan zen (30:15), txapelduna nagusitasun osoz, Cristobal Galerari ia bi minutu atera baitzizkion (32:11). Antton zelaia lehen sakandarra izan zen, helmugara laugarrena heldu eta gero (32:36). Emakumezkoetan Eva Pelaez izan zen azkarrena (40:48), Marta Garcia bigarrenari ia bi minutu aterata (42:50). Lehen emakume sakandarra, aldiz, helmugan 46.a sartu zen Marisa Maiza izan zen (51:49). Beteranoei dagokionez, Nourdine Zelarhi eta Idoia Esnaola izan ziren lehen beteranoak. Eta lehen ergoiendarra Jose Maria Mercero beteranoa izan zen, gertuko lasterketetan huts egiten ez duen korrikalari unanuarra. Antolakuntzak sari ederrak banatu zituen. Irabazleek 100 euro eta trofeoa jaso zituzten, bigarrenek 80 euro eta trofeoa eta hirugarrenek 60 euro eta trofeoa. Lehen sakandarrek 60 euro jaso zituzten, eta lehen beteranoek trofeoa. Lehen ergoendarrek kirol materiala erosteko 60 euroko bonoa jaso zuten, eta korrikalari ergoendarrek afaria Zugain jatetxean. Txikienek dominak jaso zituzten eta merendola gozoa. Antolakuntzak zozketatutako txirrindula Iruñeko gaztetxo bati tokatu zitzaion. Ergoienako Bira Sakanako VI. Atletismo Kopa-Lasa Kirolak sari nagusirako baliagarria zen, eta koparako lehen 10 sakandarren denbora aintzat hartu zuten antolatzaileek. Beste bi proba gelditzen dira: azaroaren 21eko Sakanako X. Herri Lasterketa eta abenduaren 31ko Altsasuko San Silbestrea.