Isabel Senar Berastegi alkate

Guaixe 2011ko mai. 27a, 00:00
Aurreko deialdian bezala, Askogain zerrendak jaso du ergoendarren babes gehien. Hala, Isabel Senar Berastegi izanen da Tomas Andueza Elsori alkate postuan lekukoa hartuko diona. Zinegotziak aldatuta ere, Ergoienako Udalean gauzak bere horretan mantenduko dira: Askogainek 4 zinegotzi izanen ditu eta Batzarramendik 3. Aurrenak bere babesa bi puntutan handitu du. Bigarrenak, berriz, puntu eta erdi galdu du. Ergoendar gehienek, ia erdiak, Bilduren aldeko botoa eman dute Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetan. NaBai2011 izan da bigarren indar bozkatuena, baina %25 puntu behera eginez. Bi koalizioen botoen batuketak aurreko deialdiarekin alderatuz gero, 19 boto behera egin du abertzaletasunak Ergoienan. UPNk, bestalde, ederki eutsi dio PPren banaketari, antzeko portzentajea lortuz eta 4 boto besterik ez galduz. Eskuineko botoak oraingoan gora egin du Ergoienan (5 gehiago). Bestalde, sozialistek aurretik zuten babesa erdira jaitsi da eta gabe gelditu dira CDN eta Izquierda-Ezkerra. Azkenik, Nafarroako Berdeak zerrendak bozen %3,5 eskuratu du Ergoienan. Udalaren osaketaAskogain1. Maria Isabel Senar Berastegi2. Unai Lazkoz Reparaz3. Jon Ruiz Goldaracena4. Fernando Javier Amado BarrigaBatzarramendi1. Martin Santiago Miranda Otxagabia2. Fernando Jose Etxauri Gallardon3. Jose Antonio Lizarraga Etxeberria