Bigarren emakume alkatea

Guaixe 2011ko eka. 15a, 09:06
Maria Isabel Senar Berastegi aukeratu zuten alkate. Ergoienak izan duen bigarren emakume alkatea, Olatz Berastegiren ondoren. Larunbatean, 10:00etan, bildu zen estreinakoz udal berria. Bilkura hasieran Fernando Jose Etxauri Gallardonek eta Jon Ruiz Goldarazenak osatu zuten adin mahaia. Askogain zerrendako Fernando Javier Amado Barriga faltatu zen bilkurara.Zerrenda bakoitzak bere hautagaiaren alde egin zuen eta zinegotzi baten faltan berdinketa izan zen. Zerrenda bozkatuena zenez, Askogaingo Maria Isabel Senar Berastegi aukeratua izan zen alkate. Ergoienako udaleko kideak ostegun arratsalderako jarri dute hitzordua. Lanean hasteko udal ardurak banatuko dituzte. Udalaren osaeraAskogainMaria Isabel Senar BerastegiUnai Lazkoz ReparazJon Ruiz GoldaracenaFernando Javier Amado BarrigaBatzarramendiMartin Santiago Miranda OtxagabiaFernando Jose Etxauri GallardonJose Antonio Lizarraga Etxeberria