Berriro ere Gontzal Sanz Ergoienako azkarrena

Guaixe 2011ko ira. 20a, 18:33
Sakandarrak Ergoienako Biran:1 Gontzal Sanz 29:406 Raul Audikana 34:078 Juantxo Arregi 35:1610 Alberto Razkin 36:3912 Kasi Estarriaga 37:25 13 Raul Audikana 37:5015 Juantxo Azurmendi 38:4516 Javier Martinez 38:4919 Santi Agirre 39:1727 David Trebejo 41:1828 Jon Navarro 41:50 30 Gorka Arratibel  42:0634 Gotzon Auzmendi 43:0437 Iñaki Gurutxarri 45:0638 Jose Maria Mercero 46:0441 Ismael Lopez De Goikoetxea 46:4142 Juan Patxi Lizarraga 47:2844 Jose Ignacio Reparaz 48:0848 Erkuden San Martin 48:4849 Marisa Maiza 49.2351 Eneko Etxarri 50:14*Oharra: antolakuntzak ez zuen korrikalarien herrien daturik jaso, eta horregatik litekeena da sakandarren bat faltatzea.Ergoienako Udalak hainbat laguntzaile eta babeslerekin antolatuta, larunbatean Ergoienako VII. Bira jokatu zen. Aurten Lizarragan izan zen probaren abiapuntua eta helmuga.Guztira 79 korrikalari aritu ziren, 27 txikien mailan eta gainontzekoak maila nagusian. Txikienak Dorraon barna aritu ziren, baina proba nagusian, Lizarragatik aterata Dorraora joan ziren, segidan Unanura jotzeko, atzera ere Dorraora, eta bertatik Unanura eta Lizarragan bukatzeko. Korrikalarien esanetan lasterketa gogorra da Ergoienakoa, oso gorabeheratsua delako.Pasa den urtean bezala, aurten ere, azkarrena Gontzal Sanz Uribe-Etxebarria izan zen (29:40), txapelduna nagusitasun osoz, Cristobal Galerari minutu t’erdi atera baitzizkion (31:15). Raul Audikana lehen sakandarra izan zen, helmugara seigarren heldu eta gero (34:07).makumezkoetan Laura Sola izan zen azkarrena (39:03) Nerea Abregoren aurretik (39:03). Lehen emakume sakandarra, aldiz, helmugan 48. Sartu zen Erkuden San Martin (48:48) izan zen. Beteranoei dagokionez, Kasi Estarriaga eta Idoia Esnaola izan ziren lehen beteranoak. Eta lehen ergoiendarra Jon Navarro izan zen, gertuko lasterketetan huts egiten ez duen korrikalaria.Antolakuntzak lehen 3 sailkatuei, neska zein mutilei, trofeoak banatu zizkien, baita beterano onenari ere. Lehen ergoendarrek kirol materiala erosteko 60€ko bonoa jaso zuten, eta korrikalari ergoendarrek Zugain jatetxean afari eder batez gozatzeko aukera izan zuten. Txikienek ere dominak jaso zituzten eta merendola gozoa.Ergoienako Bira Sakanako VII. Atletismo Kopa-Lasa Kirolak sari nagusirako baliagarria zen, eta koparako lehen 10 sakandarren denbora aintzat hartu zuten antolatzaileek. Beste bi proba gelditzen dira: lastailaren 23ko  Sakanako XI. Herri Lasterketa eta abenduaren 8ko Barricarteren Oroimenezko Oinezko Lasterketa.