Iazko bidetik aurrekontua

Guaixe 2011ko aza. 7a, 18:19
Ergoienako Udalak heldu den urterako aurrekontuak onartu ditu. 285.020 euro dira heldu den urtean udalak kudeatuko dituenak. Gainera, aurten Nafarroako Gobernutik jaso behar zuen kopurua txikitu egin diote udalari, 2.596,71 euro kendu dituzte. Ergoienako Udalaren heldu den urterako asmoa da hirigintza planari berriro eustea. Aspaldi tramitazioa abiarazi zuen udalak. Lurralde okupazio estrategia ere aurkeztu zion Nafarroako Gobernuari. Dokumentua ez zela egokia erantzun zuen gobernuak, baina gehiago argitu gabe, eta bi urte eman dituzte Ergoienan inolako berririk jaso gabe. Bitartean legedia aldatu egin da eta beste modu batera egin beharko da tramitazioa.Bestalde, Ergoienako hiru kontzejuek eta udalak aseguru etxe bera dute, baina konpainiaz aldatu berri dira, eskaintza merkeagoa lortu dutelako. JaibusaLau lizarragatarrek Altsasuko festetan Jaibusarekin ezin izan zirela herrira bueltatu jakinarazi zuten. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako arduradunak gazteen azalpenak entzun eta antzekorik berriro ez gertatzeko bidea eman zuen. Gainera, zerbitzua behar bezala ematen ez denean erabiltzaileei kexatzeko eskatu zien. Bide batez, Lizarragako San Klementetarako Jaibus zerbitzua izanen zela jakinarazi zuen. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako arduradunak Ergoienako Udalari Jaibusak Unanun izaten duen arazo baten berri eman zion. Autobusa herrira iristean behar bezala buelta emateko espaziorik gabe gelditzen da gaizki aparkatutako autoengatik. InternetIberbanda enpresak uhin bidez ematen dio zerbitzua Ergoienari, baina kalitatea ez da ona Unanun eta Dorraon. Nafarroako Gobernuak Internet landa eremuan izeneko jardunaldiak antolatu ditu. Bilerak nahiko urrun direla eta gertuago bakarren bat gehiago antolatzeko eskatu du udalak.Kontzejuen aurrekontuak Herria    2012 aurrekontuaGobernutik zenbat gutxiago aurtenLizarraga78 490 574,61Unanu 76.645  287,73Dorrao  57.370314,92