Amaiurrek irabazi, baina indar abertzaleak behera

Guaixe 2011ko aza. 21a, 13:15
Nabarmena Amaiurrek beste aukerei Ergoienan atera dien aukera, eta ergoendarren babes gehien bildu duena izan da. Geroa Bai da bigarren aukera ibarrean. Hirugarrena da UPN-PP koalizioa 3 boto galdu baditu ere. Zituen botoen ia bi heren galdu dituzte sozialistek Ergoienan 15ekin gelditu eta hirugarren indarra izatetik laugarren izatera pasa dira. I-E koalizioak bi ergoendarren babesa eskuratu du.Aukera abertzalea da nagusi Ergoeinan (172), baina duela hiru urteko bozekin alderatuta 16 boto galdu ditu (NaBai 96 eta abstentzioa 92). UPN-PP eta PSN taldeak beren bozen heren bat galdu dituzte, 25, 46rekin gelditzeko. Azkenik, NaBaik 2008an baino 51 boto gutxiago jaso zituen Geroa Baik igandean.