Badator Ergoienako Bira

Guaixe 2012ko ira. 11a, 10:26
Ikasturtearen hasieran zenbait lasterketa ditugu Sakanan. Ergoienako birak irekitzen du egutegia. 8. edizioa irailaren 22an jokatuko da Unanun hasita, 17:00etatik aurrera. Izen-emate epea da zabalik dago.Ergoienako Udalak antolatutako probak bailarako hiru herriak batzen ditu, 8,5 kilometroko ibilbide gorabeheratsuan. Aurten Unanun hasi eta bukatuko da. Sakanako Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Sarirako puntuagarria da. Adin txikikoek ere lehiatzeko aukera daukate, kadeteetatik hasita. Denendako sari interesgarriak daude. Ergoienako korrikalariek parte hartzeagatik saria jasoko dute zuzenean: Zugain jatetxean afaria. Izen-emateawww.ergoiena.com web orrian edo lasterketa egunean bertan lasterka baina ordu bat lehenago.