Txirrindularia harrapatuta

Guaixe 2013ko urt. 28a, 09:48
Larunbatean, 18:50 aldera, auto batek txirrindulari bat harrapatu zuen Unanu parean, Lizarragarako portura daraman errepidean. Istripuaren ondorioz txirrindulan joaten zen 68 urteko gizona larri zaurituta Iruñeko ospitalera eraman zuten, buruhezurreko traumatismoa zuen. Foruzaingoak ikertu zuen ezbeharra. Bestalde, ostiralean, 7:40an, Lizarraga eta Etxarri Aranatz arteko errepidean, auto bat bidetik atera zen. Ez zen zauriturik izan.