Ergoienako Udalak antolatuta, irailaren 20an jokatuko da Ergoienako X. Bira, Sakanako Koparako baliagarria izango dena, Lizarragan, 17:00etan hasita. Lizarraga, Unanu eta Dorrao bitartean 8,5 km-ko proba izango da. Izena ematea egunean bertan egin beharko da, 16:00etatik aurrera.