Imaz, alkate

Guaixe 2015ko mai. 28a, 21:29

Ergoienako alkatetzan Joseba Imaz Berastegi unanuarrak Isabel Senar Berastegiri segida emanen dio. Batzarramendik jaso du ergoendarren babes handiena. Duela lau urterekin alderatuta Batzarramendik 25 bototan hobetu du bere emaitza. Azken bi legegintzalditan alkatetza izan duen Askogainek, berriz, 29 boto galdu ditu. Parte hartzea 4,54 puntu igo zen igandean.

Ergoendarren %47,15ek (boto bat gehiago eta 1,47 puntu gutxiago) EH Bilduren alde egin dute parlamenturako bozetan. Geroa Baik boza eman duten ergoendarren herenaren babesa jaso du. Duela lau urte NaBaik lortu zituen baino 13 boto eta 3,88 puntu gehiago. Bi koalizioen botoen batuketak 2011n baino 14 boto gehiago eman ditu. Bederatzi boto eta 3,86 puntu galduta ere UPN ergoendarren 3. aukera izaten segitzen du. Podemos-Ahal Dugu da laugarrena eta boto bat igota PSN da bosgarrena. Bere botoen bi heren galdu ditu PPk Ergoienan. Erregionalisten eta popularren emaitzen batuketak lau urteren ondoren 15 botoren galera islatzen du.

Udalaren osaera
Batzarramendi
1. Joseba Imaz Berastegi
2. Josune Lizarraga Razkin
3. Irantzu Mozo Berastegi
4. Mikel Lizarraga Pueio

Askogain
1. Xabier Senar Veiga
2. Aitziber Andueza Larraza
3. Florencio Etxarri Luis