Etxarri Aranazko II. Trikutrailean aritzeko izena ematea igandean zabalduko da

Guaixe 2015ko urt. 29a, 12:52

Lasterketa ekainaren 28an jokatuko da eta www.kirolprobak.com web gunean eman behar da izena

Trikutrail taldeak antolatuta, ekainaren 28an jokatuko da, Etxarri Aranatzen, II. Trikutraila. 21 km-ko mendi lasterketa izanen da, 1.400 metroko desnibel positiboa duena. Gehienez ere 350 korrikalari onartuko dira.
Izena ematea igandean zabalduko da, otsailaren 1ean, www.kirolprobak.com web gunean. Ikusirik probak aurreko urtean izan zuen arrakasta –dortsal guztiak agortu ziren– Trikutrailean aritu nahi duten korrikalariei izena ematea lehenbailehen egin dezaten gomendatu diete antolakuntzatik.