PPk aurrekontuak kritikatu ditu

Guaixe 2015ko api. 14a, 14:12

Juan Antonio Extremerak gaitzetsi egin du aurrekontuetan preso politikoen senideei, Etxerat-i, garraio laguntzetarako 4.000 euro bideratzea. “Lotsagarria da diru publikoa senide horiei bideratzea, ez baitu etxarriarren interes eta beharren defentsarekin zerikusirik. Udabiltzari beste 3.000 euro bideratzea ere gaizki ikusi du popularrak: “foru erkidego gisa Nafarroak duen nortasuna kontuan hartzen ez duen erakunde bat finantzatzea zentzugabekeria da”.

Hizkuntza normalizaziorako udalak hartutako neurri bat ere begitan hartu du Extremerak. Kexu azaldu da kultur jardueretarako diru-laguntzen deialdiagatik, han jasoa baita diruz lagundutako ekitaldien publizitatea euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz egin behar dela lehenari lehentasuna emanez. Baita, 16 urtetik beherakoei zuzendutako jarduerak euskara hutsean izan behar dutela. PPkoarendako hori “jarrera sektarioa” omen da.