Petardorik ez

Alodia Alvaro Igoa 2015ko api. 17a, 08:00

Aurreko hilabetean Libre eguna ospatu zen Etxarrin. Bateon batzuk petardo zaratatsu batzuekin “jolastea” erabaki zuten. Haietako batek, familiako etxearen kontra jo zuen. Pozik gaude, kanaloi bat besterik ez zuen hautsi; zertxobait desbideratu eta leihoan jo balu kristala hautsiko lukeela uste dugu. Sarri jai egun gehiago ospatuko dira herrietan, mesedez, KONTUZ IBILI petardo hauekin. Okerragorik ez gertatzeko.