Indarkeria matxistarik gabeko festen alde

Guaixe 2015ko abu. 1a, 11:33
Adierazpena babestu dutenetako batzuk.

Udalak adierazpena zabaldu eta plazan informazio gunea jarriko du.

Festak direla eta Etxarri Aranazko Udalak indarkeria matxistaren kontrako adierazpena publiko egin du. Udaleko Berdintasun batzordeko Kitz Mendiolak esan duenez, “indarkeria matxista lehen mailako arazoa da. Ez gaude onartzeko prest eta ezin gara geldirik geratu”.

Emakumeen erailketak izebergaren punta direla nabarmendu du, baina segituan gaztigatu du “indarkeria matxista emakumeen eguneroko kontua” dela, “gehienetan ezkutuan geratzen dena”. Hala ere, ziurtatu du indarkeria matxista ez dela esparru pribatuari dagokion arazoa. “Arazo kolektiboa da eta guztion ardura da indarkeria matxistari aurre egitea”. Berdintasun Batzordetik bi lelo zabaldu dituzte festetarako: indarkeria matxistarik ez Etxarriko festetan! Ez ezetz da!