XI. 3x3 Futbol-Plaza Txapelketa

Guaixe 2015ko abu. 3a, 13:37

Bihar, 17:00etan, Etxarri Aranazko Kale Nagusian

Osasuna fundazioak antolatu du XI. 3x3 Futbol-Plaza. 8-12 urte arteko neska-mutikoek har dezakete parte. Txapelketa Nafarroako 12 herritan jokatuko da. Sakanan soilik Etxarri Aranatzen jokatuko da, festen barruan, asteartean. Hiru kidez osatutako taldeak lehiatuko dira futbol txapelketa honetan. Izena ematea egunean bertan egingo da. Irabazleak agorrilaren 30ean Iruñeko La Morean goizetik aurrera jokatuko den final handian hartuko dute parte.