Floren Nazabalen agurra

Guaixe 2015ko urr. 4a, 20:06

"Hau da nere azken plaza". Halaxe esan du Floren Nazabalek Nafarroako I. mailako aizkolari txapelketako finala bukatu berritan. Iker Vicente izan da txapelduna eta etxarriarra 2. sauilkatu da. Proban aurretik joan bada ere, enbor batean gelditu da eta otsagiarrak aurre hartu dio. "Aizkora ezin ibili" egon dela adierazi du Nazabalek. Eta aurreratu du Euskal Herriko txapelketara ez dela aurkeztuko.

Pasa den urtean eta aurten gauzak nahi bezala ez zaizko atera, bizkar-hezurreko oinazeek ez diote behar bezala lehiatzen uzten eta Etxarriko txapeldunak lehiaketa uztea erabaki du. Gaur atera-ez atera zalantzan izan da duela egun batzuk oinazea berritu baitzitzaion.