“Ekin auziak” badu data

Guaixe 2015ko aza. 30a, 09:03

Maiatzaren 17a eta garagarrilaren 2a bitartean Espainiako Auzitegi Nazionalean bederatzi euskal herritar epaituko dituzte. Ekineko kide izatea egozten dieten horien artean dago Joxe Aldasoro etxarriarra. 2010eko irailean atxilotu zituzten pertsona horiek 9 eta 14 urteko espetxe zigor eskaerei aurre egin beharko diete. Auzipetuek adierazi dutenez, “Euskal Herriaren aldeko gure militantzia politikoa zigortzeko helburua besterik ez duen prozesua da hau, gure aurretik izandakoak eta, zoritxarrez, gurearen ondoren oraindik izanen diren jazarpen prozesuak”. Euren kontrako frogak “tortura bidez onartzera derrigortutako inkulpazioetan oinarrituta” daudela azpimarratu dute.