Asironek Ennecco parkea bisitatu du

Guaixe 2016ko urt. 28a, 12:24

Joseba Asiron, Iruñeko alkatea, Ennecco parkea bisitatu zuen astelehenean. Ennecoren egitasmoa martxan jarri zenetik Asiron Enneco proiektuaren babesle izan da. Gainera, ekimena aurrera atera dadin lanean aritu da eta ari da. Izan ere, Asiron historialaria da eta Erdi Aroko dorreetan aditua da. Parkearen sarreran jasoko den Erdi Aroko dorrea bere ikerketa eta aholkularitzari jarraituz jasoko da.

Asteleheneko bisitarekin proiektuaren aurrerapenak bertatik ikusteko aukera izan zuen. Nafarroa Bizirik fundazioko ordezkaritza batek eman zizkion azalpenak. Horren aurretik Eneka Maiz Ulaiar alkatea buru zuen Etxarri Aranazko Udaleko ordezkaritza batek udaletxean harrera egin zion. Agintarien liburuan sinatu ondoren guztiek Danbolintxulora jo zuten.

Gaur, 18:00etan Etxarri Aranazko kultur etxean Enneco egitasmoari buruzko batzar irekia dago deituta.