Hilean behin auzolana Enneco parkean

Guaixe 2016ko api. 29a, 10:33

Hilabeteko azken larunbatetan eginen diren auzolanetan parte hartzeko deialdia egin diete etxarriarrei.

Bihartik aurrera hilabeteko azken larunbatetan auzolanak eginen dira Enneco, haritzaren memoria parkean. Hura sustatzen duen Nafarroa Bizirik fundazioak auzolan horietan parte hartzera animatzeko deialdia egin die etxarriar guztiei; “guztien artean gure historia ahots propioarekin kontatuko duen eta nafar guztion elkargune izanen den Enneco egitasmoa aurrera atera dadin”. Auzolanak 9:00etatik 13:00etara izanen dira, parkean bertan. Joan nahi dutenek, aurretik fundazioaren 663 908 306 telefonora hots egiteko eskatu dute. Auzolanerako eskularruak, botak eta gosaria eramatea beharrezkoa izanen da.