Maiatzak jasoak, 2016

Maiatzarekin hitzordua

Guaixe 2016ko mai. 2a, 11:07

Eta harekin erantzunez Mendizeleiko bidea etxarriar asko hartu zuten, bargan gora joz. Lainoa, hotza, eguzkia, elur izpiak… denetarik izan zuten mendi gainean. Lainopean iritsi zen maiatza makina bat etxarriarren bizkar gainean zuloaren ahora. Beharrezko prestaketak egin eta gero lagun koadrilak metalezko oinarri eta soken laguntzaz maiatza jaso zuten, haizeari aurre eginez. Langintza horretan metalezko oinarrietako bat makurtu zen, zuzendu eta bestelako eragozpenik gabe zutitu zuten maiatza.