Bihar haurrak nagusi

Guaixe 2016ko mai. 20a, 15:03

Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak antolatutako Euskal Asteari bihar ospatuko den Haurren Egunak emanen dio hasiera. 11:00etan, plazan, haurrendako jokoak izanen dira.12:30ean Bordetxe abere zirkuarekin gozatzeko aukera izanen dute. 14:00etan haurrendako bazkaria izanen da. Txartelak ikastetxeetan eta Leku Ona tabernan daude salgai. 16:30ean binakako lasterketa, Naparpellet saria, jokatuko da. Hura bukatuta, 18:15ean, Irrien Lagunak taldeak Bikula, Makula Kriskitin Dzart ikuskizuna eskainiko du. Eguna txikienendako propio prestatutako auzatearekin despedituko da.