Etxarriko toki izenak ezagutzeko ibilaldia bertan behera

Guaixe 2016ko mai. 19a, 12:19

Igandean, 9:00etan Etxarri Aranazko estalopetik abiatuta, ibilaldia egitekotan zegoen, baina eguraldiagatik bertan behera gelditu da

Bosgarrenez toponimia ibilaldia antolatzekoa zen Etxarri Aranatzen. Jose Luis Erdozia adituak gidatuta, ibiltariak Altzituerta aldera jotzekoak ziren, bertako toponimoak eta beste ezagutzeko. Baina eguraldi txarra iragarri dute iganderako eta bertan behera geratu da ibilaldia.