San Adrian, erdizka

Guaixe 2016ko eka. 16a, 12:02

Eguraldiak San Adrian ospakizunaren egitaraua aldarazi du. Goizerako iragarritako guztia egin da. Udala betiko orduan abiatu da basorantz, txistulariak lagun. 11:00etan ohiko fritada eta zopa banatu dira. Janaren ondoren edariaren txanda iritsi da, ardo kupelen zabaltzearekin. Eguerdian ermitan meza izanen da.

Hortik aurrerako egitarau guztia aldatu eginen da eguraldiaren aurreikuspenak arratsalderako zaparradak iragarri dituelako. Meza ondoren dantzarien saioa 14:00etan Etxarriko plazan eginen da. Bazkariak ere herrian eginen dituzte familiek, etxe eta elkarteetan. Ospakizun guztiak herrian segituko du. Oharkabe taldea dantzaldia 20:00etatik 21:00etara eta 22:30etik 2:30era eskainiko du.