Paroti Frantziako espetxe batera leku-aldatzea ukatu diote

Guaixe 2016ko uzt. 7a, 15:20

Europako Batasuneko presoek euren etxetik gertuen dagoen espetxean zigorra betetzea ahalbidetzen duen araua onartu zuen. Espainiako Gobernuak hura bere egin bezain azkar, joan den urteko ilbeltzean, Unai Parot Navarrok eskaera egin zuen: Iparralden etxea zuenez, Frantziako espetxe sistema beraz arduratzeko eskatu zuen. Gara egunkariak jakinarazi duenez, Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak Paroti eskaera ukatu egin dio. Horretarako hiru argudio eman ditu: polizia txostenetan oinarrituta, ETAk Frantzian armategiak dituela, ez duela erakundea utzi eta presoak Hego Euskal Herrian senideak dituela. Parot gaur egun Puerto III espetxean dago preso, Cadizen.