Amerjinan egunakin bendubek

Guaixe 2016ko abu. 14a, 18:56

Bihar, agorrilak 15, astelehena.

Atzera ere, Andra Mari ermitaren bueltan merendatzera elkartuko dira etxarriarrak. 19:00etan udaletxetik ermitarantz abiatuko dira udal agintariak. Haiek iristerako ermitaren bueltan lagun koadrilen mahai eta aulkiak jarriak izanen dira. Etxajua lehertzearekin batera merendatzen hasiko dira. Mahaitik jaso eta kintoak Dantzakia dantzatuko dute. Kalejiran plazara jaitsiko dira etxarriarrak eta han Orots taldearekin dantzaldia izanen da, 19:30etik 22:00etara eta 00:00etatik 3:00etara. Eguraldiak lagunduz gero batzuk haien ermitako egonaldia hizketaldiekin eta kantuz luzatuko dute.