Plaza bete ziza eta landare

Guaixe 2016ko urr. 12a, 14:09

Hartzabal elkarteko eta Larrañetako mendi taldeko botanikaren eta mikologiaren zale diren 25 pertsonen lanari esker, igandean ziza eta landare erakusketa ederra ikusteko aukera izan zen plazan. 203na ziza eta landare ikusgai izan ziren mahaitan. Etxarrin mikologia sustatu zuten Bixente Garziandia, Bartze, eta Jose Luis Eseberri omenezko erakusketa izan zen. Bestalde, zizak dastatzeko aukera ere izan zen bai tabernetan bai plazan.