Udalak baliabideen gida egiteko deialdia egin du

Guaixe 2016ko urr. 20a, 19:23

Etxarri Aranazko Udalak Etxarriko Baliabideen Gida egiteko pertsona kontratatuko du. Haren egitekoa turismo-, natura-, monumentu-baliabideak, ospakizunak, kultura jarduerak, kirola egiteko baliabideak, zerbitzuak, eskaintzak eta beste jaso beharko ditu. Lana egin nahi dutenek honako baldintzak bete beharko dituzte: Etxarri ongi ezagutzea; euskaraz eta gaztelaniaz ongi idazten eta itzultzen jakitea eta oinarrizko informatika baliabideak, ikus-entzunezkoak eta grafikoak erabiltzen jakitea. Interesatuek curriculumak hilaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dituzte.

Udaletik gaztigatu dutenez, interesa autonomoa ez bada edo ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda ez badago, kontratu aurretik altan eman beharko du. Deialdiari buruzko argibideak udaletxean emanen dituzte, 948 460 004 telefonoan.