Beilatoki parean kontzentrazioa

Guaixe 2016ko urr. 26a, 08:18

Gaurtik aurrera astero, asteazkenetan, 20:00etan, beilatokia jarri nahi den lokalaren parean kontzentrazioa eginen da. Beilatokiaren kokapenarekin desadostasuna azaldu nahi dute deitzaileek. Jakina denez, pisu eraikineko hainbat ateetako aldamenak beste kokapen bat eskatu dute beilatokiarendako eta sinadura bilketa sustatu dute ere.