Beilatokiaren kokapen egokiaren eskaerari eutsiko diote

Guaixe 2016ko abe. 2a, 13:17

Igandean beilatokia zabalduta ere, etxarriar talde bat harendako kokapen egokiagoa eskatzen du. Horregatik, asteazkenero, 20:00etan, beilatokiaren parean kontzentrazioak egiten dituzte. Eta haiekin segituko dutela jakinarazi digute. Igandean, beilatokia mustutzeko garaian ere haren pareko espaloian herritar mordo bat jarri zen kokapen egokiagoa eskatzen.