Asier Beltza: "Gure punturik indartsuena testuliburuak dira"

Erabiltzailearen aurpegia Jon Otermin Benito 2017ko urt. 13a, 12:18

Asier Beltza, abenduan 40 urte bete dituen Erein argitaletxeko langilea

1- Nolakoa izan zen argitaletxearen sorrera?
Duela 40 urte sortu zen, Francoren garaian. Ez zen batere erraza izan. Besteak beste ,Mikel Laboa eta Jesus Mari Mujika zeuden, besteak beste.

2- Zer nolako osasuna dauka gaur egun? Ongi al dabil?
Bai. Berrogei urtez hor mantendu gara. Argitaletxeak orain literaturaz aparte hezkuntzan ere liburuak argitaratzen ditu. Beharbada, dendetan gehien ikusten dena literatura da, baina gure punturik indartsuena testuliburuak dira.

3- Euskal literatura besterik ez duzue argitaratzen?
Ia dena euskaraz argitaratzen dugu. %95a euskarazkoa da, nahiz eta euskal literatura ez izan. Bestalde, saiakera edo unibertsitateko liburu-tekniko batzuk erdaraz ere argitaratzen ditugu.

4- Noiz hasi zinen bertan lan egiten?
Aspaldi. Aurten 20-21 urte egingo ditut Ereinen lan egiten.

5- Zer motatako lanak egiten dituzu?
Azkenaldi honetan, normalean sare sozialak elikatu behar ditut. Facebook orri bat edo Twitter bat edonork ireki dezake, baina zailena elikatzea da. Gainera, online dendaren mantenuaz arduratzen naiz eta, arteari dagokionez, liburuak maketatzen ditut.

6- Nola moldatzen zara liburu baten azala ilustratzeko? Zeintzuk dira irizpideak?
Denetarik dago. Kasu batzuetan egileak proposatzen digu bere ezaguna den marrazkilari baten ilustrazioa azalean agertzea. Normalean ez dugu arazorik horrelako gauzak egiteko. Beste batzuk, aldiz, gure esku uzten dute nahi dugun azala egiteko. Lanak banatu egiten ditugu. Adibidez, poesia liburutan azalak oso abstraktuak direnez, hiru azal ezberdin funtzionatu dezakete. Sailka banaturiko ilustratzaileak dauzkagu eta bakoitza bereaz enkargatzen da. Ez daude pertsonalaren barnean baina guretzako lan egiten dute.

7- Liburuen idazleekin harremanik izaten al duzu?
Bai. Normalean liburua argitaletxera iristen denean literaturako arduradunak irakurketa egiten du. Hortik aurrera, liburua zuzenduta dagoenean maketatu behar da. Gaur egun PDFak erabiltzen dira probak bidaltzeko eta hor batzuetan idazleekin kontaktuan jartzen naiz. Egileak azalarekiko ideien bat baldin badauka baita ere. Hala ere, itzulpena eta egilea ingelesa baldin bada harremana ez da berdina izango.

8- Zenbatetan egon zara Durangoko Azokan saltzen?
20 urte. Hasieran, karpa egiten zenean lanera joateko aukera ematen zuten. Lehenengo aldiz, poz-pozik joaten zara, baina bigarrenean agian ez zara joaten eta oso jende gutxi egoten da. Orduan, erabaki genuen langile guztiak joatea.

9- Irakurtzeko zalea al zara?
Ez naiz oso irakurtzeko zalea. Astean 15 liburu inguru nire eskuetatik pasatzen dira. Lanerako gauza oso teknikoak irakurtzen ditut. Gaur egun interneten artikulu pila bat ingelesez.

10- Zein liburu gomendatuko zenituzke?
Sakanan bizi diren idazleen liburuak. Adibidez, Castillo Suarezek orain dela gutxi liburu bat entregatu digu. Jon Arretxeren liburuak ere ditugu.

11- Argitaletxean jarduteaz aparte, beste lanik egiten al duzu?
Ez, horixe da nire lana.