Etxarrin erraldoiak egiteko ideia bila

Guaixe 2017ko urt. 19a, 17:19
Erraldoiak eta buruhandiak konpontzeko tailerra egin zen 2011n.

Proposamenak kultura@etxarriaranatz.eus helbidera bidali edo 948 460 930 eta 606 23 90 08 telefonoetara hots eginez eman daitezke.

Etxarriko Udaleko Kultura Zerbitzuak erraldoi berriak egiteko asmoa dauka, festetan eta ospakizunetan erabiltzeko. Azken urteetan festetan izan diren erraldoiak Uharte Arakilen alokatuak dira Etxarri Aranazko Udalak halakorik ez daukalako, nahiz eta Etxarrin erraldoiak ateratzeko tradizioa aspaldikoa izan. Kultura Zerbitzuaren asmoa da erraldoien bidez Etxarriko pertsonaiak irudikatzea, edo etxarriarrendako esanguratsuak izan daitezkeen pertsonaiak baliatzea. Horregatik, etxarriar guztiei ideiak emateko proposamena egin diete. Jasotako proposamenen arabera zer egin erabakiko luke lantalde batek.

Etxarri Aranatzek bi erraldoi ditu, errege-erreginak. Aspaldi haiek ez direla kalean ibiltzen urteen poderioz nahikoa izorratuta daudelako eta pisu handia dutelako. Bai haiek bai lau buruhandiak (bi pailazo, Popeye eta sorgina) berreskuratzeko asmoz 2011n tailerra antolatu zuen udalak.