Etxarri Aranatz- Beilatokia

Mª Puy Gorriz, ETXARRIKO BEILATOKIAREN AURKAKO PLATAFORMA 2017ko ots. 10a, 08:17

kolaboratzaileak

Irakurle maitea:

Etxarri Aranazko beilatokiaren aurkako talde bezala gatozkizu, informazio gisa, gure talde
hizketagai azaldu delako zenbait iritzietan.

Arartekoak  Etxarri Aranazko Udalari iradokizuna egin dio bere Arau Orokorraren aldaketa egiteko etxebizitzetako azpi lokaletan beilatokia kokatu delako.

Beilatokiaren proiektuarekin bat egin ala ez,garbi dagoena da, bizilagun bezala esku artean genuen arazo eta kezken aurrean Arartekoari berari zuzendutako eskaerari BAI egin diola kasu eta kontutan hartu.

Gutako guztiok aske sentitzen gara eta askatasun osoz aukeratuko dugu,gure ingurukoen azken agurrak eta sentitutako dolua gainditzeko egokiak iruditzen zaizkigun bideak,profesional batengana joz ,hala nola ,Etxarriko Maiatzara egunero igoz. Askok jarraitzen dugu gure etxeko hildakoei azken agurra etxean ematen. Beste batzuk, ordea, beilatokia erabiltzen dute. Bi aukerak errespetagarriak dira,nola ez, baina ez da bidezkoa eta gutxiago zuzena gure bizilekuen aurreko aldean edota azpian hildako bat bestearen atzetik beilatu nahi izatea.

Bidezkoa eta zuzena ikusten al duzue egunero eta segidan sendi bat edo beste baten dolua bizi behar izatea?

Bestalde,plataforma honetako kideek iritzi bat edo beste izan arren….iritziak besterik ez dira eta talde bezala…..Berriro esango dugu:

“EZ GAUDE BEILATOKI ZERBITZUAREN AURKA BAIZIK ETA GURE LEIHO ETA ETXEEN
AURREZ-AURREKO KOKAPENAREN KONTRA “

Gure iritzia ematen ari gara eta kontrako balorazioa egiten dugu noski.
Ez gabiltza gai honen inguruko tesinarik egiten,nola landu gaia edo nola gainditu dolua.
Hementxe dator gure idatzi honen gaurko mamia:
Badago nork adierazi gure sentsibilitate falta azken agurraren unea iristerakoan ( heriotza etxeko eta familiako berotasunarengandik urrutiratu nahi izana)eta kasualitatea iritzi honen atzean zein topatu eta beilatoki enpresarentzako partaide edo kolaboratzaile zuzena den psikologoa. Cabodevilla jauna,beilatoki enpresa honen zerbitzuen artean,zure eskaintza aurkitzen dugu: bakarkako kontsultak, taldekoak, hitzaldiak, etab... dolua laguntzeko aktibitateak eskura jartzen dituzue lore,hil-kutxa eta abarren artean.

Zure iritziak ez dira batere inpartzialak oso interesatuak baizik.

Dirudienez ,heriotzarekin batera sortutako beharrak,...naturaltasunak ukituak... negozio iturri bihurtzen dira!!!!

Bizilagunok irtenbide egoki baten bila jarraitzen dugu…

NAHI IZANEZ GERO, POSIBLE DA.