Kontsumo arduratsuari buruzko saioak

Guaixe 2017ko ots. 20a, 08:50

Bihar, 18:00etan, eta ostiralean, 10:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean.

Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako kideen “aspaldiko kezka baten ondorioz” antolatu dira kontsumo arduratsuari buruzko bi saioak. “Garai ekonomiko latz hauetan oso garrantzitsua iruditzen zaigu pertsonek hausnarketa bat egitea bakoitzaren diru sarrerak eta irteerak konpentsatu ahal izateko eta kudeaketa hobea egin ahal izateko”.

Mankomunitatetik azaldu dutenez, saioetan gastua murrizteari buruzko lan praktikoa, zorrak pilatzearen arriskuak, dirua kontrolatzeko zailtasunak, etxeko egunerokoan nola aurreztu, fakturak ulertzen ikastea eta beste gai batzuk aztertuko dira. Argibideak Carlos Farok emanen ditu, Zaindu zure dirua aholkularitzako ekonomia familiarrean aditua.