Txirrindulari juniorrek hitzordua Etxeberrin

Guaixe 2015ko api. 30a, 13:55

Maiatzaren 1ean, ostiralean, 10:30ean abiatuko da Lacturale Junior Trofeoa, Etxeberriko Lacturale granjatik

Junior mailako txirrindulariek lasterketa dute ostiralean, maiatzaren lehenean, Etxeberrin: Lacturale Junior Trofeoa. Lasterketa Etxeberriko Lacturale granjatik abiatuko da eta 71 km-ren ondoren Goldaratzen izango du helmuga. Etxeberritik aterata, Udabe, Etxaleku, Zia, Irurtzun, Madotz gaina, Lekunberri eta Mugiro gaindituko dituzte txirrindulariak, Goldaratzen despeditzeko.