L-z idatzitako esnea

Guaixe 2015ko urr. 15a, 11:35
Ekitaldian egon ziren babestu eta laguntzaile guztiak, Lacturaleko abeltzainak eta langileak.

Benetako nafar esnea L-z idazten da, Lacturale. Izenburu hori zuen jardunaldia antolatu zuen Lacturalek aurreko ostegunean Iruñeko hotel batean. Bertan Lacturaleko kideak diren abeltzainen testigantza, esne sektorearen egoera, esne markak dituen sari eta onarpenak eta guztiek proiektua aurrera ateratzeko duten ilusioa azaldu zieten. Lacturalek nabarmendu zuten kontsumitzaileei kalitatezko bertako produktu bat eskaintzen dietela, ingurumenarekin eta animaliekin arduratsuak direla eta ekonomia eta lanpostuak inguruan sortzen dituztela.

Lacturalek saltzen duen litro bakoitzeko 0,02 euro gizarte erantzukizun korporatibora zuzentzen ditu. Hain zuzen, enpresaren babesa jaso edo kolaboratzaileak direnak izan ziren jardunaldian. Klub eta elkarte bakoitzak Lacturale zergatik erosi behar den azalduz grabatutako bideo baten bidez erakutsi zuen. “Elkarrekiko babesa hori bertako produktu batekiko gizarte konprometitu baten distira da”