Garikoitz Goñi eta Iñaki Aribek V. Lea Artibai Rallya despeditzea lortu zuten

Guaixe 2016ko api. 26a, 12:06

Iñaki Narbaizak eta Unai Etxeberriak irabazitako proban 50 auto erretiratu egin ziren

Ostiralean eta larunbatean V. Lea Artibai Rallya jokatu zen, Euskadiko Formula Libreko Trofeoa. 80 ibilgailu inguru lehiatu ziren, baina probaren gogortasunaren isla, 50 ibilgailu lehiatu ziren eta 23 autok lortu zuten proba burutzea.

Iñaki Narbaiza eta Unai Etxeberria izan ziren txapeldunak (Peugeot 208 vti R2, 1:16:32). Ia bi minutu atera zizkieten Garikoitz Lopezi eta Urko Pagoagari (Citroen Saxo VTS, 1:18:25). Sakana Motorsport taldeko Garikoitz Goñi pilotu etxeberriarrak eta Iñaki Arive kopilotuak (Renault Megane) helburua lortu zuten, proba despeditzea. 23.ak izan ziren (1:42:18). “Helburua lortu genuen, proba osatzea. Ostiraleko gaueko eremuak lasai egin genituen. Larunbatean erritmo gehiagorekin hasi ginen eta denbora hobeagoak egin genituen. Tamalez, orduen kontrolean nahasmena izan genuen eta horri gurpil baten zulatzea gehitzen badiozu… azkenenean helburua proba despeditzea zen eta hori lortu genuen. Autoa bikain portatu zen” adierazi du Garikoitz Goñik sare sozialetan.