Arnedoko Callahan Rallyetik sariarekin etorri dira Goñi eta Aribe

Guaixe 2016ko mai. 18a, 12:12

Sailkapen orokorrean seigarrenak eta bere mailan lehendabizikoak sailkatu ziren

Asteburuan VII. Rallye Factory Callahan Gorila Rallyea jokatu zen Arnedon. Bertan lehiatu ziren Garikoitz Goñi Etxeberriko pilotua eta Iñaki Aribe kopilotua, Renault Megane autoarekin. Lasterketa bikaina egin zuten. Lasterketa Jesus Moro eta Migel Angel Cañasaek irabazi zuten (Porsche 911 GT3), 32:43ko denborarekin. 17 ibilgailuk lortu zuten rallyea despeditzea eta 10ek utzi behar izan zuten. Garikoitz Goñik eta Iñaki Aribek seigarren postuan despeditu zuten proba (34:49), bere kategoriako lehenak eta sportechen hirugarrenak.
“Lurrak patinatzen zuen eta hasieran hotz hasi ginen, baina erritmoa azkartzen hasi ginen, konfiantza hartu genuen eta denbora hobeagoak egiten hasi ginen. Gaueko saiora postu hobeagoetan iritsi ginen eta azken bi eremuak oso ongi egin genituen. Azkenean seigarrenak eta gure kategoriako lehenak. Egun handia izan zen, ederki gozatu genuen. Gutxinaka hobetzen goaz baina oraindik asko dago egiteko eta horretan gaude” adierazi du Etxeberriko pilotuak sare sozialetan.