Bakaikoak ezin izan zuen herritarrekin garaipena ospatu

Guaixe 2017ko ots. 6a, 12:21

Ostiralean Etxarri Aranatzen jokatutako partidan, Dario eta Jaunarenak 22 eta 16 hartu zituzten menpean Joanes Bakaikoa eta Ladis Galarza

Zilarrezko Binakako 4. jardunaldiko partida bat Etxarri Aranatzen jokatu zen ostiralean. Hain zuzen ere, berriki Asegarcerekin debutatu duen Joanes Bakaikoa etxarriarrak herritarren aurrean jokatzeko aukera izan zuen. Ladis Galarzarekin bikoa osatuta, Dario eta Jaunarena izan zituzten aurkari. Partida lehiatuan, azkenean Dariok eta Jaunarenak lortu zuten gailentzea, 22 eta 16.

Bestalde, ostiralean Atanon jokatutako partidan, Laso eta Iturriagak 22 eta 14 irabazi zieten Errandonea eta Julen Martijari. Gauzak horrela, Zilarrezko Binakakoan Lasok eta Iturriagak lau puntu dituzte, Arteaga II.a-Erasunek eta Dario-Jaunarenak hiruna puntu, Errandonea-Martijak eta Elordi Erostarbek bina puntu eta Ugalde-Martinezek eta Peña II.a-Salaberrik puntu bana. Bakaikoak eta Galarzak punturik gabe jarraitzen dute.

Bakaikoa eta Martija, elkarren kontra
Hain zuzen ere, Zilarrezko Binakakoan dabiltzan bi sakandarrak, Bakaikoak eta Martijak, elkarren kontra jokatuko dute txapelketako 5. Jardunaldian. Igandean, Tafallan, Errandoneak eta Martijak Bakaikoa eta Galarza izango dituzte aurkari.

Zilarrezko Binakakoa: 5. jardunaldia
Errandonea-Martija / Bakaikoa-Galarza (igandean, Tafallan)