Lehen Astelehen Zoriontsua

Guaixe 2016ko api. 18a, 09:39

Gaur, 19:30ean, Hiriberriko Txitera elkartean bat egin eta Josemiel Bidadorri buruzko pastorala ikusi eta haren inguruan iritziak trukatuko dituzte.

Testuen eta ikus-entzunezkoen inguruan iritziak partekatu eta euskaraz hitz egiteko sortu berri den taldea da Astelehen Zoriontsuak. 10 bat pertsonak osatzen dute, nahi duenak ateak zabalik ditu, eta irakurritako testuen (artikuluak, erreportajeak, liburuak) edo ikusitako ikus-entzunezkoen (telebista saioak, filmak, sareetako bideoak) gainean taldekideek dituzten iritziak partekatzeko gune bat izan nahi du: “irakurritakoa eta ikusitakoa norberaren barruan gelditu beharrean, taldera ateratzea eta besteen iritziak entzutea da egin nahi duguna”. Estreinakoz gaur elkartuko dira eta interesa duten guztiak gonbidatuta daude.

Erlazionatuak